Urkulluren gobernuak enplegua suntsitzearen aldeko apustua egin du funtzio publikoaren mahaian
ELAtik eskatu diogu negoziazio kolektiborako eskubidea euskal esparruan gauzatu ahal izatea. Zehazkiago esanda:
- Ez aplikatzea enplegu publikoa suntsitzea eta zerbitzu publikoen kalitatea narriatzea dakartzaten murrizketak.
- Enplegu publikoa sortzeko eskakizuna: 35 orduko lanaldiari eutsi, hezkuntzaren ratioak eta irakastorduak mantendu, zerbitzuak kanpora ez atera, ezta pribatizatu ere, egonkortasun akordioak bete, eta enpresa edo sozietate publikoetan edo azpikontratetan enplegua ez suntsitu.
- Eroste-ahalmena eta lan-eskubideak berreskuratzea, eta euskal esparrua errespetatzea, kanpoko injerentziarik onartu gabe.
Madrildik etortzekoak diren murrizketen aurrean, autogobernua zaintzeko eta ez ditzala onartu Rajoyren murrizketak.
Hurrengo bilera datorren otsailaren 28an egingo da eta egun horretarako bere aldarrikapenei erantzunak eskatu dizkio ELAk Eusko Jaurlaritzari. Bien biartean, mobilizazioekin jarraitzeko deia egun du ELAk. Izan ere, mobilizaziorik gabe ezinezkoak dira poltitika neoliberalak errotik aldatzea.