Urretxun hildako langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa

2006/12/20
ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek deituta kontzentrazioa egin da gaur, abenduak 21, Urretxuko Sorginzulo industria-gunean, iragan ostiralean izan zen lan istripua salatzeko. Ezbeharraren ondorioz, 29 urteko langile bat zendu zen.

Hildako langilea azpikontrata baterako lan egiten zuen. ELAk azpimarratu nahi duenez, horrek agerian uzten du prekarietatearen eta lan istripuen artean dagoen harreman estua.