ENPLEGUAREN DATUAK

Urrian 542 gazte gehiago daude langabezian

2024/11/05
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, Hego Euskal Herriko langabeen kopuruak gora egin du urrian berriro, eta behin-behinekotasuna ez da murriztu. Irailean baino 977 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian eta guztira 138.585 dira langabezian daudenak. EAEn 501 langabe gehiago daude urrian; Nafarroan 476.

Sexuaren araberako azterketak adierazten du igoera gizonen artean gertatu dela; emakumeen artean, berriz, 126 langabe gutxiago izan dira. Bestalde, gazteen langabeziari buruzko datuek zifra negatiboak dituzte. Azken hilabetean 542 pertsona gehiago izan dira, hau da, termino erlatiboetan %4,4 gehiago. Gainera, esan behar da 2019an baino gazte langabe gehiago daudela oraindik.

Langabezia-tasa %10eraino igo da, beste behin ere, Europako eta inguruko herrialdeetako batez bestekoaren oso gainetik, hau %5,9an kokatzen da (iraileko azken datu eskuragarria).

Urrian egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak. Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %76,3 aldi baterakoak izan dira HEHn, hau da, urrian sinatutako lau kontratutik hiru baino gehiago aldi baterakoak izan dira.

Urriko datuek enpleguaren egoera okertu dute. Langabeziak gora egin du berriro, batez ere gazteen artean, bestalde, aipatu behar da langabezia-tasa Europako batez bestekotik oso urrun dagoela oraindik. Gainera, enpleguaren kalitatea ez da ona, behin-behinekotasunaren tasak erakusten duen bezala. Egoera hau ikusita, ELAk ezinbestekotzat jotzen du antolaketa eta mobilizazioa, lan-prekarietatearekin amaituko duten eta lan-baldintzak duinduko dituzten neurrien alde borrokatzeko, bai sektore publikoan, bai pribatuan.