Urriaren 13, 20 eta 27an mobilizazioak egongo dira Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuan

ELAk, mobilizazio hauekin, langileek salatuko dute sei urte baino gehiago daudela langileak hitzarmenik gabe. Horretaz gain, gogora dezagun administrazioek diru publikoarekin ordaintzen dituztela azpikontratatutako eta etekinak dituzten enpresa horiek.
ELAren ustez, honako gai hauek oinarrizko aldarrikapenak dira lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko: erosteko ahalmena berreskuratzea, enpleguaren egonkortasuna (lanaldi osoko kontratuak eta mugagabeak...), bateragarritasuna hobetzea (lizentziak, zerbitzuak elkartzea...) eta zerbitzu orduak areagotzea, gutxienez lan egindako ordu bat zenbatuz, iraupena edozein dela ere.
ELArentzako onartezina da udal askok emandako zerbitzuak murriztea, denbora partzialeko lanaldien gehikuntzarekin permisiboak izatea edo lizitazio publiko desberdinetan prezio baxuena kalitatea baino inportanteagoa izatea. Eta are larriagoa dena, sektoreko patronal nagusiak 2018. eta 2020. urteen artean 1.5 milioi euroko etekina lortu ondoren, % 3ko soldata igoera eskaintzea erosahalmenaren galera %11.20koa denean.
Horregatik guztiagatik, ELAk dei egiten die sektoreko langile guztiei zainketa zerbitzua errotik alda dezatela eskatzeko, herritarren kalitateko gizarte zerbitzuen alde egin dezaten eta langileen lan eta osasun baldintzak hobetu ditzaten.