Urriaren 13an eta 14an, eta azaroaren 2an, 3an eta 4an, greba Arrasateko Aita Menni ospitalean eta kanpoko zentroetan

Aita Mennin 480 pertsona inguruk egiten dute lan gaur egun, eta Euskal Autonomia Erkidego osoan banatzen diren zentroak ditu. Hiru urte daramatzate enpresarekin negoziatzen, eta zuzendaritzak ez du inolako borondaterik erakutsi lan-baldintzak hobetzeko.
ELAk soldata igoerak, lanaldien hobekuntza, kontratazioa arautzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko beharrezko neurriak hartzea aldarrikatu du. Prekarietatea da nagusi ospitalean: jende askok ditu kontratu partzialak, egutegi jasanezinak, lan-kargak handiak langile faltagatik... Horrek guztiak eragin zuzena du pazienteen ongizatean eta langileen osasun emozionalean.
Azkenik, sindikatuak esan du mobilizazioek aurrera jarraituko dutela langileen eta pazienteen ongizateari lehentasuna eman arte, eta ez interes ekonomikoei, eta, aldi berean, Arrasateko herritar eta gizarte-eragile guztiak animatu ditu greba-egun horietarako deitutako mobilizazioetan parte hartzera.