Nafarroako hezkuntza publikoa
Urriaren 29ko grebaren erregistroa egin dute

Hezkuntza publikoan ordezkaritza duten sindikatu guztiek kurtso honetako 2. greba eguna erregistratzerakoan, Nafarroako Gobernuari bere eginkizunen utzikeria egitea leporatu diote.
Nafarroako Gobernua irakasleekiko duen erantzukizunari huts egiten ari zaiola ikusirik, irakaskuntza publikoko sindikatuek bigarren greba erregistratu dute urriaren 29rako, eta Gobernuarekin berriro biltzea eskatu dute.
Lanuztearen iragarpenetik astebete igaro ondoren, Nafarroako Gobernua ez da sindikatuekin bildu, nahiz eta aldarrikapenak mahai orokorrera ere eraman izan diren. Bertan, Exekutiboarekin negoziatzera bideratu zituzten. Egoera honen aurrean, irakasleei grebarekin bat egitera dei egin diete, eta Gobernuari, behingoz benetako negoziazioari ekin diezaiola.