Nafarroako irakaskuntza publikoko greba
Urtarrilaren 30eko deialdia berretsi dute sindikatuek Hezkuntza Departamentuaren jarrera itxiarengatik

Gaur goizean bilera batera deitu du Hezkuntza Departamentuak Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek osatzen duten Nafarroako irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioaren urtarrilaren 30eko greba batzordea. Bileraren ostean, sindikatu hauek salatu bertzerik ez dute Departamentuko arduradunak hitzordura gogorik gabe eta aurrez prestatu gabe joan direla.
Greba deitu duten sindikatuek mahai gainean paratu dituzte euren aldarrikapen guztiak. Batetik, Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute Steilas, LAB, CCOO eta ELAk, eta irakasleen greba eskubidea bermatzeko kontraproposamena egin dute. Bertzetik, iragan azaroaren 18an Departamentuak aldebakarrez bukatutzat eman zuen negoziazioari berriz ekitea exijitu dute sindikatuek, eta balizko itun berri baten negoziazioetatik aldentzea. Baina tamalez, bertze behin ere, Hezkuntza Departamentuak bere jarrera itxiari eutsi dio eta ez die kasurik egin gehiengo sindikalaren aldarrikapenei. Horrenbertzez, sindikatuek ortzegun honetako greba deialdia berretsi dute.