Urtarrilaren 30eko Greba Orokorra girotzen joateko manifestazioa Bilbon #U30GrebaOrokorra

2020/01/17
Hamahiru egun geratzen dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako Greba Orokorrerako. Baina greba orokor bat ez da egun bateko kontua, hilabete askotako lanaren emaitza baizik. Prozesu horren baitan, urtarrilaren 17an manifestazioa deitu da Bilbon (19:00, Euskadi Plaza); ekintza Udaletxearen aurrean amaituko da.

Bestalde, urtarrilaren 18an mugimendu feministak deituta ekintza ezberdinak antolatu dira hiri, herri eta auzoetan Greba Orokorra zabaltzeko.