Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 101 mobilizazio iragarri ditu U30ean

2020/01/27
Urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 'Lana, pentsioak, bizitza duina' lelopean deitutako greba orokorrean izango diren 101 mobilizazio iragarri ditu. Grebaren atarian, ELAko idazkari nagusia den Mitxel Lakuntzak azpimarratu du badela garaia elkarlanean eta elkarrekin kalera atera eta jende arruntaren aldarrikapenak ozen oihukatzeko. Hain zuzen, "Iñigo Urkullu lehendakariak entzun nahi ez duena esateko unea", gehitu du Lakuntzak.

Herri honetako gehiengo sindikal eta sozialari bizkarra ematea leporatu dio lehendakariari, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin biltzeko gonbiteari uko egin diola gogoraraziz. “Lehendakariak herri honen zati txiki batekin bakarrik hitz egin nahi du, patronalarekin hain zuzen, eta hori ez da batera sanoa”, erantsi du. Lakuntzaren esanetan, Urkulluk "gezurra esaten du pentsioei eta enpleguari buruz ezer ezin duela egin esaten duenean".

Urtarrilaren 30ean kalera ateratzeko hamaika arrazoi dagoela berretsi du, beti ere, borroka honek egun horretaz haratago ere ibilbidea izan behar duela azpimarratuz. “Gure borroka ez da hor bukatuko, greba honetatatik indarberrituta aterako gara”, baieztatu du.

101 mobilizazioen zerrenda