Urtarrilaren 5ean Bizkaiko merkataritzan deitutako greba aurkeztu dute sindikatuek

2005/12/20

ELA, CCOO, UGT, LAB eta USO sindikatuek urtarrilaren 5ean Bizkaiko merkataritzaren alorrean deitu duten greba aurkeztu dute gaur eguerdian. Grebara deitu duten sindikatuek azpimarratzen dutenez, Bizkaiko merkataritzaren langileak urtebete daramate euren hitzarmenak berritu gabe. Gainera, Bizkaiko enpresariak biltzen dituen CEBEK erakundearen jarrera atzerakoia salatu dute. ELA, CCOO, UGT, LAB eta USOk elkarrizketarako borondatea azpimarratu dute, baldin eta helburua arlo honetan lan egiten duten langileen lan baldintzak hobetzea bada.

Era berean, abenduren 23 eta 30ean hainbat protesta ekintza egingo dituzte grebara deitu duten sindikatuek. Esaterako, abenduaren 23ean eguerdiko 12:00tan CEBEK-en egoitzaren aurrean kontzentratzeko deia luzatu dute sindikatuek.