GARRAIO SANITARIOA

Urtarrilaren 8tik aurrera, beste 15 greba egun

2024/01/05
ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek beste 15 greba egun deitu dituzte (urtarrilaren 8tik 21era) EAEko garraio sanitarioan.

Aldarrikapen nagusia azpikontratatutako langileak Osakidetzak zuzenean kontratatutako sektore bereko langileekin homologatzea da. Negoziazioak erabat blokeatuta daude; izan ere, patronalak sindikatuen aldarrikapenetatik guztiz urrun dagoen proposamena eskaini du, Larrialdetarako Garraio Sanitarioaren (LGS) kontratuan aurrekontuaren % 30 gehiago jaso duen arren eta beste % 24 gehiago premiazkoa ez denaren kontratuan (gaur egun prozesuan dagoena).

Osasun Sailak ez du bilera-deialdirik egin. Aitzitik, Lan Sailarekin bilerak egin dira, baina oraingoz ez da aurrerapausorik eman. Urtarrilaren 8ko mobilizazio nagusiak 11:00etatik 12:00etara aldi berean egingo dira, Gurutzetako (Bizkaia), Donostiako (Gipuzkoa) eta Santiagoko (Araba) ospitaleetan.