Urtero 532 milioi galduko dira Hego Euskal Herrian zergen erreformen ondorioz

2007/11/05
Hego Euskal Herriko presio fiskala Europar Batasuneko txikienetakoa da. Irlandak bakarrik dauka presio fiskala baxuagoa. Datu hauek azaroaren 5ean ELAk plazaratu duen fiskaltasunari buruzko txostenean jasotzen dira, besteak beste.

EAEn, 2007tik aurrera, 446 miloi geratuko dira urtero bildu gabe Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek arlo fiskalean adostutako aldaketen ondorioz. Nafarroan, Errenten gaineko Zergaren inguruan onartu den erreformaren eraginez, 86 miloi galduko dira urtero.

Hau da ELAk aurkeztu duen txostena