Utz itzazue erregai fosilak lur azpian

2016/05/12
ELAk bat egin du erregai fosilak lurrazpian uzteko Break Free kanpainarekin.

Maiatzaren 2a eta 15a bitartean mundu osoan blokeo eta desobedientzia ekintzak egiten ari dira hainbat talde Break Free kanpainaren barruan (#breakfree2016). Erregai fosilak klima aldaketaren eragile nagusia dira eta horregatik kanpaina honek gasa, petrolioa eta ikatza lur azpian utzi eta energia berriztagarrietan oinarrituriko eredu energetikoaren alde apusoak ematea exijitzen du.

ELAk aurtengo ingurumenerako formakuntza jardunaldia kanpaina honen barruan kokatu du. Energia izan da saio honen lan ildoa eta hainbat hizlari izan ditugu energiaren inguruko atal ezberdinak aurkezten. Giza katea eta kontzentrazioa ere egin dugu Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, aurrera daramaten energia politika salatzeko.