Uztailak 22: FCCko grebari sustengua emateko eguna

2004/07/19

Uztailaren 22an hainbat ekitaldi antolatu dira Bilbon, Basauriko Udal garbiketan ari diren eta duela 6 hilabete greban dauden FCCko langileei sustengua emateko.

Ekitaldiak goizeko 9:30etan hasiko dira ELAren Bilboko egoitzan (Barrainkua 13). Nere Urrestarazuk, ELAko genero politiken alorrekoa, aurkezpena egingo du eta gatazka genero ikuspegiarekin lotuko du.

9:45etan Langileek greba nola bizi duten azalduko dute.

10:00 Beste langileen esperientziak antzeko grebetan (Clece Irun, Ariznavarra, FCC Donostia...).

10:30 Grebak Basauriko biztanleengan izan duen eragina (Gurasoen elkarteak, ikastetxeetako zuzendaritzak, elkarteak...)

11:00 Parte hartzeko txanda irikia

11:30 Abuztu eta irailerako planaren aurkezpena.

12:00 Manifestazioa Bilboko kaleetatik .