Uztailak 3, greba Bizkaiko ehun, larru eta oinetako, orokorra, metal eta altzari merkataritzan

2006/06/27

Datorren uztailaren 3rako ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek merkataritzako langileontzat aurtengo hirugarren greba izango dena deitu dute, bizkaitar patronaletik, CEBEKetik, inongo mugimendurik ez baita eman. Merkataritzako patronalak, negoziazioaren aldeko bere hitzak aparte, lanaldi mumzketaz eta kontratazio hobekuntzetaz hitzegiteari begira itxita jarraitzen du, soldata igoerak nahikoak ez izaten segitzen duten bitartean. Irabazi handiak izaten ari direla onartzen dute, baina sektoreko langileak urte t'erdi hitzarmen gabe izatea berdin zaie. Merkataritzako langileak ez dira merkatuaren arabera igo edo jaisten den merkantzia, enpresa horiek irabaziak batzen jarraitzea ahalbideratzen duten pertsonak dira.

Beste alde batetik, enpresariak beraiek dira CEBEKen jarrera ulertezina dela esaten digutenak. Merkataritzako patronala akordioetara heltzeko prest dago, baina ez dute egiten CEBEKen jarrera tematia dela eta. Zergaitik sinadura nondik pasatzen diren markatu behar dute sektorearen errealitatea ezagutzen ez dutenak eta dendarik ez dituztenak? Badakigu enpresarien gehiengoa ez dagoela ados hitzarmenen negoziazio mahaiak gatazka gunean bihurtzearekin, non bere enpresak bez ez dira onik aterako, baina bere ordezkariak mahaietan negoziazioa kolektiboa fronte politiko neoliberal baten bihurtu nahi dute, non ez enpresarioak, ez beraien enpresak, ezta langileak ere ez dute zer esaten.

Hitzarmen hauek negoziatzeko orduan aurkitzen dugun beste arazoetako bat kate komertzial handiak (HM, ZARA.. .etb), gaur egun sektoreko errealitatea reflejatzen dutenak, CEBEKen asoziatuak ez daudela da. Komertzio hauetan da non prekarietatea instalatua dagoen, soldata txikiekin, lanaldi amaitezinak eta lanaldi partzialeko kontratuen nagusitasunarekin.

Hemen gauden sindikatu guztiak gure negoziatzeko asmoa azpimarratzen dugu, baina sektorearen duintze baten bidean, soldaten eta lan baldintzen duintze bat lortzeari begira. Hurrengo uztailaren 3an, beherapenen egun klabea, greba arrakastatsua izango da eta patronala mugitu beharko da, bestela mobilizazioak jarraituko dute, hitzarmen duin batzuk lortu arte.

Uztailaren 3rako deitutako ekimenak dira: l2etan CEBEKen aurrean (Gran Via 50) Konzentrazioa. l9etan Manifestazioa Arriagatik abiatuta.