Uztailak 3, Greba Bizkaiko merkataritzan

2006/05/29

Hurrengo uztailaren 3rako ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek merkataritzako langileen aurtengo hirugarren greba dei egiten dugu, ehun, merkataritza oro har, larru eta zapata, metal eta altzari merkataritzako sektoreetan, bizkaiko patronalaren aldetik, CEBEKen aldetik, inongo mugimendurik ez delako eman.

Sindikatuek Urtarrilaren 5ko greba iada historikotzat jo genuen eta denborak arrazoia eman digu. Bigarren greba deialdiarekin elikagai merkataritzako hitzarmena sinatzea lortu genuen. Hau dela eta, merkataritzako gainerako hitzarmenetarako gure helburua berdina da. Hitzarmen horretan, CEBEKek amore eman behar izan zuen, zeren enpresarioak, greba benetan sufritzen dutenak, patronalari aurre egin zioten eta hitzarmenaren sinatzea exijitu zioten, 13 orduko lan murriztearekin, IPC+ 135ko igoerarekin, eta onura sozialeko beste zenbait kontzepturekin.

Hemen gauden sindikatuok badakigu hau sektore feminizatu bat dela, non lanaldi partzialeko kontratazio asko dagoen. Badakigu dendetara heltzeko esfortsu sindikal handia eskatzen duen sektorea dela, baina merkataritzako langileak aurreko bi grebetan patronalaren eskaintza urriekin ez direla konformatuko, mobilizatzeko prest daudela, bere hitzarmenaren alde borrokatzeko prest daudela azken finean, erakutsi ziguten.

Gainera lotsagarria deritzogu CEBEKen jarrera negoziazio mahaietan, zeren flexibilitate handiagoaz hitz egin nahi dute, lanaldi murrizketarik egitera uko eginaz , merkataritzako lanaldia maratonianoak direnean, eta azkenik beraiek mozkina handitzen duten bitartean, nahikoak ez diren soldata igoerak planteatzen dizkigutela.

Hemen gauden sindikatu guztiok gure negoziatzeko asmoari eusten diogu, baina soldaten eta lan baldintzen duintze bat lortzeko bidean noski. Hau dela eta, ekainaren 6rako negoziazio mahai guztiei dei egiten diegu, patronalaren aldetik jarrera aldaketa bat itxoiten dugularik, akordioak heltzeko asmoz.

Hurrengo uztailaren 3an, beherapenen egun klabea, greba arrakastatsua izango da eta patronala mugitu beharko da, zeren mobilizazioek jarraitu egingo dute hitzarmen duin batzuk sinatzea lortu arte.