Villabonako zahar-etxeko grebalariei elkartasuna

2009/07/10
ELAko ehundaka ordezkarik Villabonako Santiago zahar-etxeko grebalariei elkartasuna adierazteko manifestazioan parte hartuko dute uztailaren 10an- Izan ere, langileok otsaila ezkero greban daude diskriminazioa salatzeko eta euren lan baldintzak aldarrikatzeko.

Protesa ekintza goizeko 11,30etan hasi da udaletxearen aurrean Joseba Villarreal eta Idoia Elustondo negoziaketa kolektiboko eta gizalan-zerbitzu publikoetako arduradunen hitzaldiekin. Ondoren, herriko hainbat kale zeharkatu eta gero manifestazioa udaletxeko enparantzara itzuli da.

Idoia Elustondok gogoratu du Villabonako langileek borroka ez dela Gipuzkoako egoitzetan dugun gatazka bakarra. Esaterako greba eta mobilizazioak daude Ordiziako San Jose Egoitza, Andoaingo San Juan Baiatzailean, Eibarko Egogain eta Donostaiko Aldakoenean.

Elustondo¡k azken hilabeteotan Villabonako zahar-etxeko langileak jasan dituzten mehatxuak salatu ditu eta akordioa lortu biartean borrokak jarraituko duela adierazio dio Villabonako alkatesari (ANV).