TCC Moventis – Iruñerriko hiri garraio zerbitzua
Villavesetako batzordeak Mankomunitatearen erantzukizuna azpimarratu eta gatazkari irtenbidea emateko eskatu du

TCC Moventiseko (ELA, UGT, CCOO, LAB eta ATTU) enpresa batzordeak lan gatazkari berehalako konponbidea emateko eskatu du prentsaurrekoan, lan hitzarmenaren negoziazioak geldirik baitaude. Azken 13 urteetako soldata murrizketak eta prekarietatea salatu dituzte, eta esleipenak markatutakoa baino diru gutxiagoz egiteagatik zerbitzua eta baldintzak okertu direla.
TCC Moventisen eta Iruñerriko Mankomunitatearen (MCP) elkarrizketarako borondaterik eza kritikatu dute, baita Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren isiltasuna ere, nahiz eta Sanferminetan greban egon. Euren eskaerak (hala nola galdutako % 5,38ko soldata berreskuratzea, baja medikoak hobetzea eta hitzarmena eguneratzea) sistematikoki baztertu izana deitoratu dute.
Herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeei eskatu diete erantzukizuna har dezatela langileei eta garraio publikoaren erabiltzaileei kalte egiten dien gatazkarekin amaitzeko.