TCC Moventis – Iruñerriko hiri garraioa
Villavesetako langileek lanuzteei eta mobilizazioei ekin diete berriro

TCC Moventiseko (Villavesetako) langileek mobilizazioei eta lanuzteei ekin diete berriro hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko, urte eta erdi baino gehiago ultraktibitatean egon ondoren eta benetako aurrerapenik ez delako izan.
Gatazka otsailean hasi zen, lanuzteekin, eta uztailean greba mugagabean bihurtu zen. Enpresa Batzordeak prentsaurrekoan salatu duenez, enpresaren proposamenek ez dute hobekuntza nabarmenik jasotzen, eta aurrerapenik ezean ekintzak gogortuko dituela ohartarazi du.
Aldarrikapenak lanaldi erregularretan, atseden egokietan, lanaldiaren benetako kontrolean eta lan koadranteen hobekuntzetan oinarritzen dira, 2013tik galdutako erosahalmena berreskuratzeaz gain.
Batzordeak elkarrizketarako borondatea berretsi du, eta datorren astean bilera bat egiteko eskatu dio enpresari. Era berean, Nafarroako Gobernuari eta Mankomunitateari dei egiten die herritarrei zein langileei eragiten dien gatazkan bitartekari izan daitezen.
Hurrengo mobilizazioa ostiralean, hilak 12, izango da, 10:00etan, Mankomunitatearen parean.