"Virtisu ez itxi" Gasteizen entzun da
2013/06/20
Virtisuko langileak Gasteizera iritsi dira gaur goizean, hiru egunetako martxari amaiera emanez. Bertan, senideen eta ELAko hainbat ordezkari eta idazkari nagusiaren elkartasuna jaso dute. Ondoren Eusko Jaurlaritzako industria saileko arduradunekin bildu dira lan batzordeko kideak, itxierari alternatiba bat exijitzeko.
Orain dela sei hilabete eten zen Zallako enpresaren ekoizpena eta bertako 105 langileek azarotik ez dute soldatarik jaso
Muñozek hitzetan Virtsuko langileen borroka eredugarria da, eta "kaleak bete behar ditugula honelako egoerei aurre egiteko", azpimarratu du. Era honetan, Virtisu bezalako kasuen aurrean politika industriala ezinbestekoa dela adierazi du, eta hain zuzen, "ez dugu Jaurlaritzaren aldetik politika industrialik ikusten".