Volkswagen Navarran otsailaren 24en egin zen grebaren inguruko hausnarketa

2005/03/01

ELA-Volkswageneko atal sindikalak otsailaren 24an egin zen grebaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatu nahi du plantilla osoa. Zentzurik al du ehun pertsona inguru zuzendaritza aurrean biltzea idazki labur bat irakurtzeko?

  • Idazkia memoriaz genekien.

  • Enpresa batzordearen aho bateko sostengua zeukan (gauza harrigarria eta ikus dezagun ea noiz arte irauten duen).

  • Irakurketa Sánchez Bruna presidenteak egin zuen.

Hasiera batetan lan baldintzak hobetu eta neurrigabeko malgutasuna murrizteko deitu zen lanuztea, hamar minutu inguru iraun zituen bilkura txikia izan zen (idazkiaren irakurketa soilik). Ezin dezakegu ahaztu langileek ez zutela ekintza honetan parte hartu, ez baitzitzaien greba deialdi honetarako deitu.

ELAtik uste dugu, deitzen diren mobilizazio guztietan langile guztien parte hartzea ezinbestekoa izan behar dela, batez ere VW bezalako multinazional bati estutu nahi badiogu, amore eman dezan eta V. Hitzarmenaren negoziazioak geure egoera benetan hobetzeko balio dezan.

Halere, aurreko orrian esan genuen bezala, berriro errepikatzen dugu, geure lan baldintzak hobetu, galdutakoa berreskuratu eta geure bizi kalitatea hobetzeko bultzatzen diren mobilizazio guztiek ELAren sostengua izango dute.

Era berean enpresa batzordearen batasunean konfidantza izan nahi dugu, antolatu daitezkeen mobilizazioetan eta baita negoziazio mahaian ere. Dena den duela gutxi izan ditugun esperientzi batzuk pentsarazten digute guzti hau antzezpen hutsa izan daitekeela.

Langileei dagokienez, ezin dugu onartu prozesu honetatik at geratzea, ezin dugu onartu batzordearen ohitura informazio eskasia, bilkura gabezia edo debate eza izatea.

Gaur egungo batasuna alde batera utzita, ezin dezakegu ahaztu, plantillak pairatzen duen egoera UGT, CCOO, CC eta LABek sinatutako hitzarmenaren ondorio dela, baita 2002ko abenduan UGT, CCOO eta CC sinatutako akordioen ondorio. Akordio hauei esker gaur egun ez dira xantairako erabili zituzten lanpostuak esistitzen. Guztia protestarik gabe, presio neurririk gabe eta mobilizazio eraginkorrik gabe.

Espero dezagun otsailaren 24ko greba, mobilizazioen eta greba deialdien hasiera izatea, bai enpresari, baita langileei ere benetan ari garela adierazteko,

Hontakoan irabazi nahi dugu
Ez gara edozein gauzarekin konformatuko
Guzti hau ezin daiteke izan irudi garbitze hutsa

ELA-VW eko atal sindikala