Vulcanizados Zuloaga enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegien aurrean, greba-eskubidearen urraketari buruzko epaiketan

Vulcanizados Zuloagako greban dauden langile gehienek 1000 euro pasatxo kobratzen dituzte hilean. 2021ean, antolatzea erabaki zuten, eta beren lan- eta soldata-baldintzak hobetzearen alde borrokatzea. Gaur 247 egun betetzen dituen greba mugagabea hasi zenetik, Vulcanizados Zuloagako zuzendaritzak uko egin dio pairatzen duten prekarietateari amaiera emango dion Hitzarmen bat negoziatzeari. Gainera, gatazka konpontzeko bilerarik ere ez dute egin nahi izan.
Izan ere, hasiera-hasieratik, enpresak langileen greba-eskubidea urratu du, eta greban dauden langileak ordezkatu ditu etengabe. Gaurko epaiketa horri buruzkoa da.
ELAk bilera baterako deia egin zion enpresako zuzendaritzari otsailaren hasieran, Bizkaiko Precon. Bilera horretan, sindikatuak irtenbideak bilatzeko beharra planteatu zuen, eta bere aldarrikapenak idatziz bidaltzeko konpromisoa hartu zuen. Orain arte, Vulcanizados Zuloagako zuzendaritzak ez du erantzunik eman, ezta bilera berririk ere.
Gauzak horrela, ELAk berriro salatu du Vulcanizados Zuloagako zuzendaritzaren negoziazioaren aurkako jarrera, grebari aurre egiteko borondatea baino ez baitu, eta ez baitu, inoiz ere, batzordearekin inolako irtenbiderik negoziatu nahi.