Vulcanizados Zuloagaren plantillaren elkarretaratzea hitzarmen propio baten alde

2021/09/29
Zaratamoko Vulcanizados Zuloaga enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean, Bilbon, soldata miserableak eta hitzarmenen estatalizazioak dakarren prekarietatea salatzeko. Kimika enpresa horretako langileak greba mugagabean daude 2021eko ekainaren 28tik (3 hilabete baino gehiago) beren lehen enpresa-hitzarmena negoziatzen saiatzeko, eta horrekin pairatzen duten prekarietateari amaiera eman nahi diote, soldatak hilean 1.000 eurora iristen baitira.

Halaber, enpresako zuzendaritzak gatazka konpontzeko borondaterik ez duela salatu dute. Orain arte, egin duen gauza bakarra greba oztopatzea izan da, eskubide hori erabiltzen ari diren langileak ordezkatuz. ELAk enpresa salatu du juridikoki grebarako eskubidea urratzeagatik. Epaiketa azaroaren 30ean izango da.


ELAko langileek negoziatzeko eta grebari boikota egiteari uzteko eskatu diote zuzendaritzari.

Vulcanizados Zuloaga S.L. automobilgintzan aritzen den enpresa da. Kimikaren Estatuko Hitzarmena enpresak dituen 40 langile ingururi aplikatzen zaie, eta, beraz, soldatak oso baxuak dira. Prekarietate hori Estatuko Hitzarmenaren ondorioa da. Gainera, sektoreko patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek hitzarmena sinatu berri dute Madrilen.