Xahutu folklorean eta aurreztu integrazioan

2009/09/18
ELAk aste honetan eta “Munduko Jendeak” izenaren pean antolatu diren ekitaldiak kritikatzen ditu.

Izan ere, erakunde antolatzaileek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) ekitaldi folklorikoetara bideratzen dituzte beren baliabideak, benetako politika eraginkorrak prestatu beharrean, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinen integrazio-neurriak hartu gabe utziz. 

Eta oraingo egoera ekonomikoan, den bezalakoa izanik, are kritikagarriagoa da politika publikoetan etorkinen beharrizanak kontuan ez hartzea, haiek baitira gizartetik bazterrean geratzeko arrisku gehien dutenak. 

Horregatik, ELAko Immigrazio Sailetik “Munduko Jendeak” bezalako ekitaldi folklorikoak kritikatzen ditugu; gure ustez, horrelako ekitaldiak, ezer izatekotan, integrazio-politika eraginkorrago baten osagarriak izan beharko baitziren. 

Beraz, gizarte-gaiak zabalkunde-asmoekin eta interes mediatikoekin nahastu nahi izatea salatzen dugu, eta baita herri-erakundeek etorkinen integrazioarekiko duten konpromiso eskasa ere, integrazioaren politika folklore-ekitaldietara mugatzen baita. Dirudienez, ekitaldiaren azken helburua ke-lainoaren antzera erabiltzea izan da, etorkinen eskubideen aurkako neurri murriztaileak ezkutatzeko.