Langile bat hil da Urnietako Polikiroldegiko berritze lanetan

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazteaz harago, egun sektore honetako langileek jasaten duten prekarietate egoera salatu nahi du ELAk. Administrazio Publikoak esleitutako lanetan gertatzen den amaigabeko azpikontratazio sareak prekarietate honen adibide garbia dira, are gehiago eraikuntza sektoreko lanen kasuan.
Etengabeko lege-urratzeak bai lan eta baita prebentzio legedian, lan-baldintza ezin gogorragoei eta lan hauetan jasaten duten presioari gehituta, ezbeharrak gertatzeko koktel perfektu bilakatzen dira, kasu honetan gertatu den moduan.
Honi gainera Administrazioaren sektorearekiko erabateko utzikeria konszientea gehitu behar diogu.
Ohiko elkarretaratzea asteartean, hilak 19, 13:00tan, Urnietako Plazan, izango da.