Irungo CAFeko langileek lortu dute beren jornalak Beasaingoko lankideen soldatekin parekatzea

12 eguneko grebaren ondoren, Irungo lantegian CAF enpresako garbitzaileek ekainaren 1etik Beasaingo lankideei aplikatzen zaien hitzarmen bera aplikatzea lortu dute, hau da, batez beste % 26,5eko soldata-igoera. Parekatze horrek, halaber, hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu lizentzia eta baimenetan.
Langileen kolektibo horrek nabarmendu du borroka dela bide egokiena. 8 emakume, 8 afiliatu, 8ak borroka honetan. Eta horri esker, 8 langile prekario gutxiago daude Gipuzkoako garbiketan.