Yaser Arafaten aldeko omenaldi ekitaldia

2004/11/12

Gaur azaroak 12; 18.00retan BIDEBARRIETA LIBURUTEGIAN

MEWANDO sareak antolatuta (herri palestinarraren eskubideen aldeko taldeen sarea, non ELAk parte hartzen duen)

PANeko lehendakaria izandako Yasser Arafaten heriotza dela eta profitatuz Bilbaon aste honetan, Betiko Fundaziao eta PTM-Mundubat-en artean antolatutako "Palestinarrekiko Elkartasun Astea"n ordezkari palestinar eta israeldarrak daudela, Palestinar lehendakariaren aldeko omenaldi ekitaldia prestatzea erabaki da.

Hizlariak honako hauek izango dira:

Maha Nassar (Mukatan Arafatekin egoera larriak pasatu zituena), Palestinako Emakumeen Koordinakundearen ordezkaria. Berak hitzegingo digu Arafatek Palestinar herriaren borrokan izan duen tokia eta eragina.

Shiko Behar, Jerusalemgo Informazio Zentro Alternatiboko kidea, Maharekin batera, egoera larri honetan nazioarteko komunitatearen konpromezua eskatuko du. Batik bat Israelgo Gobernuaren aurrean presio lanak egitea, honek Hagako Nazioarteko Epaitegiak hartutako erabakiak bete ditzan.

Paul Nicholson EHNEko kidea (Mukatan Arafatekin egoera latzak bizi izandakoa)

Palestinar herriaren eskubiden alde lan egin duten elkartasun mugimenduetako beste kide batzuen testingantzak.