Zabor bilketako greba Bizkaiko 11 udaletan

2002/05/09
Cespa enpresako beharginek grebari ekin diote hitzarmen kolektiboa aurrera ateratzeko
Kale-garbiketa eta zaramaren bilketa egiten duten Cespa enpresako beharginek Bizkaiko 11 udaletan amai jakinik gabeko grebari ekin diote maiatzaren 12an, hitzarmen kolektiboa aurrera ateratzeko. Grebak honako udaletan izango du eragina: Getxo, Erandio, Etxebarri, Berango, Plentzia, Mungia, Portugalete, Sestao, Galdakao, Gernika eta Zornotza. Langileek %7ko soldata igoera, hitzarmena Bizkaiko plantila osoari aplikatzea eta egiturazko postuak kontratu finko bidez beteko direnaren bermea eskatzen dute, besteak beste. Adostasunik ez gutxieneko zerbitzuetan Administrazioak egindako proposamena gehiegikeriatzat jo zuten enpresan ordezkapena duten sindikatu guztiek. Aitzitik, sindikatuek proposatutakoaren arabera, erietxeetako zarama egunero eta hirugarren adineko egoitzetan astean bi bider jasotzea bermatzen zen.