Zaintzarako euskal sistema publikoa eskatzeko 14.463 sinadura

2006/12/15
Zaintzarako Euskal Sistema Publikoaren Aldeko Plataformak azken asteetan bildutako sinadurak aurkeztu ditu Gasteizen. Plataformak zaintzarako euskal sistema publikoa martxan eratzea eskatzen du, eta horretarako sinadura bilketa hasi du; guztira 14.463 izan ziren Legebiltzarrean aurkeztutako sinadurak.

Plataformako kideek azpimarratzen dutenez, zerbitzuek honako ezaugarriak izan behar dituzte:

- Publikoak eta unibertsalak izan daitezela. Ez dugu zerbitzuen ordez zerga arinketarik ezta diru-laguntzarik jaso nahi, zerbitzu pribatuak kontratatzeko.

- Nahikoak, anitzak eta kalitatezkoak izan behar dute, norberak dituen beharrei moldatzeko modukoak

- Enpleguak lan baldintza duinetan sortuko dituztenak

Ezinbestekoa da zaindua izateko eskubidea bermatuko duten zerbitzuak LEHENBAILEHEN eratzea.