Zaldibar Argituk eta Eskubide Sozialen Kartak berretsi dute enpresak eta Eusko Jaurlaritzak beren erantzukizuna hartu behar dutela Zaldibarko zabortegiaren hondamendian

2021/12/20
Zaldibarko zabortegian egindako ingurumen-delituak argitzeko auzian, Verter Recycling enpresako arduradunek deklaratu dute gaur Durangoko epaitegian. Hori dela eta, Zaldibar Argituk eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta osatzen duten mugimendu sozial eta sindikalek salatu dute inork ez duela bere gain hartu Zaldibarko zabortegiko hondamendiaren erantzukizunik. Epaitegiaren atarian bildu dira, eta auzian, herri-akusazio gisa. Erakunde horiek ziurtatu dute borrokan jarraituko dutela Zaldibarren gertatutakoa argitu eta erantzukizunak pilatu arte.

Kasua instrukzio-fasean dago oraindik, eta hilabeteak igaroko dira epaia atera baino lehen. Auzi honetan ingurumenaren aurkako delituak epaituko dira, eta enpresa baino ez dago horien akusaziopean, Zaldibarren egindakoaren erantzule egin beharko baita.
Erantzukizun politikoak argiak diren arren, Eusko Jaurlaritza ez dago akusatuen aulkian. Eusko Jaurlaritzak, ezagutzen zituen irregulartasunak kontrolatu eta enpresari legea betearazi beharrean, behin eta berriz baztertu zituen, zabortegia behera etorri arte.