Zara itxita egongo da Bizkaian uda parteko larunbat arratsaldeetan

2010/10/07
Bizkaiko Sozialaren Epaitegiak Inditex taldeko langileei (Zara, Pull Bear, Stradivarius, Bershka, Maximo Dutt, Zara Home, Kiddy¨s Class eta Oysho) uda parteko larunbat arratsaldeetan jai izateko eskubidea bermatu die.

ELAk aurkeztutako salaketa onartu du Bizkaiko Epaitegiak eta udako larunbat arratsaldeetan lurralde honetako dendak zabaltzea merkataritzako hitzarmenaren aurka doala ebatzi du. Beraz, lurralde honetan dauden 40 dendetako langileak eskubide osoa izango dute jai hartzeko uztailan, abuztuan eta irailean.
Inditex taldeko ordezkariek zuzendaritzaren aldetik presio handiak izan dituztela salatu dute, baina udako larunbat arratsaldeetan jai izateko eskubideari tinko eutsi diotela azpimarratu dute.