Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako grebalariek kontzentrazioa egin dute prekaritatearen aurka

Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako grebalariek kontzentrazioa egin dute prekaritatearen aurka
Ekainaren 28az geroztik, greba mugagabean daude Zaratamoko Vulcanizados Zuloaga enpresako langileak. Prekarietateari aurre egiteko lehen enpresa hitzarmenaren alde borrokatzen ari dira. Eta zuzendaritzaren jarreraren aurrean, kontzentrazioa egin dute gaur Arrigorriagako Udalaren aurrean.

Vulcanizados Zuloaga SL automobilgintzan diharduen enpresa da, eta langileei estatuko Kimiken Estatuko Hitzarmena aplikatzen zaie. Ondorioz, gehienek soldata oso baxuak dituzte, eta zati handi batek hilean 1.000 euro baino apur bat gehiago baino ez du jasotzen; nahiz eta azken urteotan emaitza positiboak izan dituen enpresak.

2021. urtean, langileen gehiengo batek erabaki zuen lehen hitzarmenaren negoziazioa planteatzea zuzendaritzari; bi ordezkarien bitartez, biak ELAkoak. Plataforma bat aurkeztu zuten, eta soldata baxuenak nabarmen hobetzea izan da eskaerarik garrantzitsuena.

Zuzendaritzak, baina, eskaintza apalak egin ditu. Horregatik, greba mugagabeari ekitea erabaki dute langileek. Gainera, enpresa greba eskubidea urratzen ere ari da, langileak ordezkatzen ari direlako.