Zardoya Otis-en Mungiako lantokia ixtearen aurka dago ELA
2014/10/10
Enpresak lantoki horretan duen ekoizpena leku aldatu gura du antolakuntza arrazoiak tarteko eta 80 lanpostu suntsitzea proposatzen du. ELA itxieraren aurka dago eta erakunde publikoei exijitzen die gauzatzen ari diren industria-sarearen suntsiketa geldi dezala.
Zardoya Otis-ek ,igogailuak ekoizten dituen enpresak, Mungiako lantokiko ekoizpena estatuko beste lantoki batzuetara leku-aldatzea gura du, Bizkaian duen lantoki hori itxiz. Enpresa-erabaki horrek, zuzeneko 80 lanpostu suntsitzea suposatzen du.
ELA Mungiako lantokia ixtearen aurka dago eta Zardoya Otis-ek langileei eta orain 100 urte inguru hasi zuen proiektuari bizkar eman izana salatzen du. Era berean, sindikatuak erakunde publikoei eskatzen die iniziatiba har dezatela gauzatzen ari den industria-sarearen suntsiketa gelditzeko.
Zardoya-Otis enpresa-taldea Zardoya eta Eguren enpresen fusiotik sortu zen. Zardoya Donostian sortu zen 1919an eta Eguren Bilbon 1906an. Azken hamarkadetan irabazi ekonomiko handiak izan dituen taldea da.