NAFARROAKO HEZKUNTZA PUBLIKOA
Zazpi lanuzte deitu dira zazpi eskualdeetan

Urtarrilaren 30ean egindako greba egunean, hirugarren aldiz ikasturte honetan, milaka irakasle atera ziren berriz ere kalera Hezkuntza Departamentuari jakinarazteko bere jarrerarekin nekatuta eta haserre daudela. Izan ere, Gobernuak ez du inolako asmorik benetan negoziatzeko Hezkuntza Publikoak dituen benetako beharren inguruan ezta horretarako behar den inbertsioa lortzeko ere.
Hori dela eta, gehiengo sindikalak aurrera eramanen du Hezkuntza Publikoaren aldeko kanpaina bat. Kanpainaren leloa “Hezkuntza Publikoaren alde – Muévete por la Pública” izanen da eta hurrengo asteetan Nafarroako eskualde guztietara bertaratuko da helburu bikoitzarekin. Alde batetik irakasleak entzutera joanen dira, Hezkuntza Publikoak dituen beharrak eta behar dituen soluzioak denon artean zehaztera. Eta bestetik, horiexek lortzeko behar diren inbertsio eta neurriak kalean aldarrikatzera. Bi helburu horiek betetze aldera, hurrengo asteetan 7 lanuzte eta 20 batzar eginen dira Nafarroako eskualde desberdinetan.
Hauxe da gure egutegi mobilizatzailea: Bi orduko lanuzteak, elkarretaratzeak eta asanbladak eskualdeka.
• Otsailak 19: Baztan-Bidasoa
• Otsailak 26: Lizarraldea
• Martxoak 12: Sakana-Larraun-Leitzaldea
• Martxoak 19: Zangozaldea-Pirinioak
• Martxoak 26: Erribera
• Apirilak 2: Tafallaldea
• Apirilak 9: Iruñerria