Transexualen eskubideak
Zer egin dezake ELAko ordezkari batek trans kolektiboaren alde?
• Oso garrantzitsua da ELAko ordezkariok errealitate hori kontutan izatea. Horrela, lan egin behar dugu enpresetan genero identitate ez normatiboa duten pertsonak kontratatzea erraztuko duten planak sortzeko.
• Aldez aurretik identifikatuta eduki beharko ditugu langile baten generoari buruzko informazioa duten dokumentu, iragarki-taula edo bestelako euskarri guztiak, erregistroan aldaketa azkar eta eraginkor bat gertatu ahal izateko, eskatu bezain laster.
• Familia antolakuntzak, askotan, pertsonen arteko harreman ez normatiboak diskriminatzen ditu. Baimenak, lizentziak eta kontziliazio-neurriak ez lirateke antolamendu-eredu bakar horren mende egon behar. Hau da, odol-ahaidetasunarekin zerikusirik ez duten formulak onartu behar dira.
• Eta horretarako, jakina, ezinbestekoa izango da enpresak prestakuntza ematea genero-identitateei buruzko kontzientziazioa areagotzeko eta indarkeriaren eta diskriminazioaren funtsezko kausei heltzeko.