Zer egin dezakegu banketxeekin?
Sinatzaileen iritziz, lau eragile horiek porrot egin dute banka-sistema bide onera ekartzen, eta kreditu-eginkizuna bermatzen. Alderantziz, bultzatu dituzten ekimenak beren interesentzat bakarrik izan dira onuragarriak, gizartearentzat ordea kaltegarriak. Zenbait herrialdetan, besteak beste, Estatu Espainolean arbitrarioki erabili ziren baliabide publikoak —estatu-mailakoak nahiz Europa-mailakoak—, altxor publikoa larriki kaltetuz, finantza-erakundeak erreskatatzeko, eta banka bategiteko ekimenak sustatzeko eta diruz laguntzeko. Izan ere, aurrezki-kutxak merke-merke eskuratzen lagundu diote banka handiari, eta garapen ekonomiko eta soziala bankaren interes pribatuen menpe jarri dute. Europa osoan estali dira banka-balantzeen zuloak, eta banku pribatuetako zuzendaritzakoen neurriz gaineko lansariak banatzen utzi dute. “Panamako paperak” direla-eta, prentsara isuri diren azken albisteek erakutsi digute paradisu fiskaletara joandako zerga-desbiderapen eta ihesen maila lotsagarria, fortuna handien, politikarien eta korporazio handien aldetik.
Hasieratik ez genituen sinetsi haien esanak, eta arrazoi osoz. Banka-sistema bide onera ekarri beharrean, 2008ko irailaren 15eko Lehman Brothers-en porrotaren ondotik bidegabeko eralgitzeen zerrenda luze bat ikusi behar izan dugu, ondoz ondoko banka-porroten ondorioz argitara atera direnak.Soilik 2012az geroztik gertatu diren banka-porrotak kontuan hartuz gero, zerrenda hau ateratzen da: Dexia Belgikan eta Frantzian (2012, hirugarren erreskatea), Bankia Espainian (2012), Espirito Santo eta Banif Portugalen (2014 eta 2015, hurrenez hurren), Laïki eta Txipreko Bankua Txipren (2013); Monte dei Paschi, Banca delle Marche, Banca Popolare dell’Etruria e del Lazio, Carife Italian (2014-2015), NKBM Eslovenian (2012), SNS Reaal Herbeheretan (2013), Hypo Alpe Adria Austrian (2014-2015).
Bankako zuzendaritzakoen lansariei dagokienez, Europako Parlamentuak, 2013ko apirilaren 16an, zati aldakorraren mukuru bat ezarri zuen; baina berehala lansari horien zati finkoa igotzea erabaki zuten, eta legearen indargabetze-xedapen bati errekurtso bat aurkeztu zioten. Azkenik, ekonomia errealaren finantzaketa dela-eta, banku zentralek —eta zehazki Europako Banku Zentralak— gaur arte egin dituzten ahaleginak…..
Sinatzaileak dira: Daniel Albarracín , Marina Albiol , Quim Arrufat , Josep Manel Busqueta , Sergi Cutillas , Iolanda Fresnillo , Michel Husson , Fátima Martín , Carlos Sánchez Mato , Tom Kucharz , Natalia Munévar , Adolfo Muñoz , Mikel Noval , Eulàlia Reguant , Teresa Rodríguez , Lola Sánchez , Lola Sánchez , Patrick Saurin , Lidia Senra , Stavros Tombazos , Eric Toussaint , Miguel Urbán Crespo , Esther Vivas.