Zerbitzu minimoen agindu berriak Lan Kontseilaria grebalarien aurka ari dela argi utzi du

2004/06/10

Eusko Jaurlaritzako lan kontseilariak Basauriko garbiketako grebako zerbitzu minimoak handitzen dituen agindu berria eman du. Kasu honetan zerbitzu minimoek eragina ez zuten hiru eraikinen garbiketa egitera behartzen du: Basozelai Auzo-Etxea, Ibaigane Kultur Etxea eta Ariz Dorretxea. Hauteskundeak daudela eta hauetarako aipatutako egoitzak erabili behar direla, da erabili den aitzakia.

Greban gauden langileek eta babesa ematen diegun sidikatuek Azkarragaren erabakia gaitzesten dugu hurrengo arrazoiengatik:

-Azkarraga kontseilariaren lotsagabekeriaren adierazlea da, hirugarren aldiz tartean sartu baita greba lehertarazteko.
-Langileen ordezkarien iritzia entzun gabe, hartu den erabakia da. Ez dakigu erabakia batzoki, alkartetxe edo Eudelen egoitzan hartu den, baina argi dago alde bakarraren interesak babesten dituela.
-Azkarraga EArengatik lan kontseilaria da, alderdi honek Gasteizen Basaurin dagoen koalizio bera mantentzen du, hain zuzen ere EAJk zuzentzen duena. Basaurin Ezker Batuak bakarrik agertu ditu udalbatzarengandik jarrera desberdinak. Horregatik ez dugu zalantzarik alderdien interesak, kontseilariaren arduren gainetik egon direla esaterakoan.
-Agindu honekin lan sailak, Basauriko biztanleenganako duen errespetu eza azaltzen du. Garbiketarik ez egitea "pertsonentzat arriskugarria izan daitekeela" dioen Osasun Sailaren informe batetan oinarritzen da erabakia. Hau egia bada, zergatik ez dira itxi hiru eraikin hauek orain arte? Zergatik mantendu dituzte irikita normaltasun egoera isladatu nahirik "pertsonentzako arriskua badira"?

Hauteskundeak, grebalariak zigortzeko aitzakia dela da azalpen bakarra. Argi geratu da grebalarien eskubideek ez dutela axola.