Zerbitzu publikoen aldeko manifestazio jendetsuak Bilbo, Donostia eta Gasteizen
ELA oso pozik agertu da manifestazio deialdiak izan duten erantzunarekin .
ELAren iritziz onartezina da krisi garai honetan, zerbitzu publikoak finkatu eta zabaldu eta enplegu publikoaren aldeko apustua egin beharrean, gure arduradun politikoek zerbitzu publikoak murrizten etengabe diardutea; erabaki hauen ondorioz, enplegua suntsitu eta langabezia ugaldu ez ezik, herritar asko eta asko funtsezko zerbitzu eta babesik gabe geratzen ari dira.
Krisi garaian Eusko Jaurlaritzak langabezia murrizteko neurriak hartu beharrean, enplegua, behinbetikoa eta aldibaterakoa, suntzituko dituen erabakien aldeko apostua egin du.
Eusko Jaurlaritza berriak, arazo honi aurre egin beharrean eta zerbitzu publikoei inbertsio eta baliabide gehiago eman beharrean, murrizketa handiko aurrekontu proposamena aurkeztu du, eta bide batez, aurreko murrizketak finkatu ez ezik, murrizketa berriak ezartzen ditu.
Beraz, Eusko Jaularitzari inposatutako murrizketa dekretua atzera bota dezala exigitzen diogu, EAE-ko zerbitzu publikoak zabaltzeko eta garatzeko apostua eginez, horretarako politika fiskala errotik aldatzeko exigitzen diogu, aberastasuna modu zuzenagoan banatu ahal izateko, zerbitzu publikoak garatzeko, gizarte babesa hedatzeko eta enplegua sortzeko.
Euskal negoziazio esparruari errespetua exigitzen diogu eta EAE-ko langile guztiok lan baldintzak negoziatzeko hemen dugun eskubidea errespeta dezala, baita kanpotik datozen inposaketak ez onartzea eta Euskal Herrian behar diren eta nahi ditugun zerbitzu publikoak erabaki ahal izatea.
Azkenik, euskal langile klaseari eta gizarteari dei egiten diegu mobilizatzen jarraitzera eta maiatzak 30-eko greba orokorrean parte hartzera, aipaturiko politikak errotik aldatzeko helburua lortu asmoz.