Zerbitzu publikoen aldeko mobilizazioak jarraipena izan dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean
ELA eta STEE-EILAS sindikatuek deituta elkarretaratzeak egin dira Eusko jaurlaritzaren Gasteiz eta Bilboko egoitzetan murrizketen aurka. Ehunka langilek parte hartu dute elkarretaratze hauetan. Sindikatuok ez ditzatela onartu ezta aplikatu ere Madrileko neurriak eta indargabetu ditzatela orain arteko neurri murriztatzaileak, exijitu dute.
ELA eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek berretsi dute murrizketek lanpostuen galera eta enpleguaren suntsiketa ekarriko dutela eta zerbitzu publikoen aldeko aldarrikapena egin dute.