Zerbitzu publikoetako langileek dei egiten dute martxoaren 29ko greba orokorrean parte hartzera
2012/03/15
ELA, LAB eta STEE-EILASeko ordezkariek agerraldia egin du gaur Bilbon, eta mezu argi bat zabaldu nahi izan dute. “Zerbitzu publikoetako langile guztioi dei egiten dizuegu Hego Euskal Herrian martxoaren 29an egingo den greba orokorrean parte har dezazuen. Halaber, zerbitzu publikoen alde eta hauen garapena aldarrikatzeko mobilizatzen jarraitu behar dugu; murrizteko politikei aurre egingo diegu”.