Zestoako TS Fundiciones enpresaren jabe berria Gonvarri da

ELA-tik azaldu nahi dugu, albiste hau oso pozgarria dela bai TS-ko langileentzat eta baita beraien familientzat ere, Sansinenean kokaturik dagoen plantan proiektu industrial berri bat jartzea ahalbidetuko baitu. Zestoako eta Urola-Kostako eskualdean, lehen itxitako enpresa garratzitsu bat berreskuratzea suposatzeaz gain, aktibitate industrialari ezinbesteko bultzada emango dio.
TS Fundiciones-eko plantan proiektu industrial berri bat martxan jartzea zen lehen ezinezkoa litzatekeen helburua. Helburu hori gaur errealitate bihurtu da langileek beraien lanpostuengatik eginiko borrokaren ondorioz eta noski, herri baten eta eskualde baten elkartasunak bultzatuta. lehengo
Guzti honegatik, ELA-k azaldu nahi du, gaurtik aurrera SHANDONG IRAETA WIND POWER FLANGES MANUFACTURES SL-kin elkarlanean hasteko prest gaudela, lehen bait leheen planta ireki eta bertan langileak lanean hasi daitezen.