Zestoako TS Fundicioneseko langileen itxialdia

2014/02/21
TS Fundicioneseko langileak Zestoako polikiroldegian itxi dira bidegarritasun plan bat eskatzeko. Gaur eguerdian amaituko dute 24 orduko itxialdia eta manifestazioa egingo dute Zestoako kaleetan. Zuzendaritzak jada aurkeztu du enpresa likidatzeko eskaera.

TS Fundicioneseko zuzendaritzak joan zen ostiralean eman zien langileen ordezkariei itxieraren berri, Azken urteotako erregulazio espedienteen ondoren langabezia saririk ez zaie geratzen askori eta ezer gabe geratzen dira.