Zizur Nagusia, Egues eta Azkoiengo udalek gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri nahi dituzte Nafarroako igerilekuetako greban

2022/08/10
CCOO, ELA, UGT eta LABek salatu dute kirol-instalazioak ez direla funtsezko zerbitzua eta grebarako eskubidea urratzen ari direla

Zizur Nagusia, Egues eta Azkoiengo Udalek gutxieneko zerbitzuak ezarri nahi dituzte kirol-instalazioen eta igerilekuen harrera-, sorospen-, garbiketa- eta mantentze-lanpostuetan, CCOO, ELA, UGT eta LABek abuztuaren 11rako deitutako grebaren ondorioz.

Sindikatuek gogorarazi dute gutxieneko zerbitzuek, grebarako oinarrizko eskubidea mugatzen dutenez, behar bezala oinarrituta egon behar dutela eta arrazoizkoak eta proportzionalak izan behar dutela greba-eskubidea bermatzeko. Eta hori finkatzea ez dagokie udalei, baizik eta lan-agintaritzari, kasu honetan Nafarroako Gobernuari.

Gainera, funtsezko zerbitzua ez denez eta iraupen luzeko greba ez denez, gutxieneko zerbitzuak ez daude inola ere justifikatuta. Bestalde, Zizur Nagusiko, Eguesibarreko eta Azkoiengo Udalek ez diote lan-agintaritzari gutxieneko zerbitzu horiek ezartzeko eskatu, eta, gainera, alegazioak egiteko eskubideari betoa jartzen die sindikatuei.