Zizurkilgo langileak Huyck Wangnerren egoitza nagusian
2013/04/18
11tatik 12:30tara kontzentrazioa egin dute Zizurkilgo Huyck Wangnerreko langileek eta IGMetalleko hainbat ordezkarik. Reutlinger-ko Huyck Wangner lantegian 20 kaleratze egon dira berriki. Kaleratuak ere gerturatu dira elkarretaratzera. Borrokarekin bat egin dutela esan dute, langile klasearen nazioarteko elkartasuna ezinbestekoa dela esan dute ere langabezia eta pobrezia besterik ez dakarten politikei aurre egiteko.