Zorionak, Euskal Herriko Laborantza Ganbara!

2015/01/15
Zorionak, Euskal Herriko Laborantza Ganbara!
2005eko urtarrilaren 15ean Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zen; beraz, hamar urte igaro dira erakunde eredugarri honen sorkuntzatik. Urtemuga hau dela-eta, ELAk Euskal Herriko Laborantza Ganbara zoriondu nahi du, eta urte hauetan zehar egindako lan bikaina goraipatu.

Helburu bikoitzarekin sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Batetik Iparraldeko egitura instituzionalaren eraikuntzan parte hartzea; bestetik, laborantza herrikoia garatzea, laborarien, naturaren eta kontsumitzaileen arteko errespetuan oinarriturik. Hamar urte geroago, helburu hauen egikaritzan egindako lan bikaina txalotu beharrean gaude.

Hain zuzen, urtemuga hau ospatzeko Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hainbat ekimen antolatu ditu urtarrilaren 17rako, larunbata, Ainiza Monjolosen.

. Lehenik erakundea osatzen duten kide guztiek urteko asanblada nagusia egingo dute 09:45tatik aurrera. Asanbladaren ostean, ospakizunerako aukera ere egongo da. 12:30tan zintzur bustitzea egingo da, eta, 13:30tatik aurrera, bazkari herrikoia.