Zorpetze publikoa lapurreta da

2014/04/02
Zorraren Sistema eta Ikuskaritza herritarrari buruzko jardunaldia antolatu dute ELAk eta Manu Robles Arangiz Fundazioak Bilbon. Parte hartzaileak: Maria Lucia Fattorelli, Gizarte Zorraren Auditoritzako Koodinatzailea Brasilen eta Ekuadorreko Zor Publikoaren Batzordeko kidea; Antonio Sanabria, CADTMko (Hirugarren Munduko Kanpo Zorra Ezabatzearen aldeko Batzordea) kidea Liejan eta Julie Duchatel, Ginebrako Hirugarren Munduko Zentroko kidea.

Hizlariek esan dute “Zorraren sistema” salatu egin behar dela. Nahiz eta zilegi izan herrialdeak finantza maileguak jasotzea, ezin da onartu herritarrentzat onik ez dakarren zorpetze publikoaren mekanismoa, baliabide publikoak gaizki erabiltzeaz gain, prozesu ilegal, bidegabe eta iruzurtia bihurtzen baita. Sistema horri aurre egiteak esfortzu kolektibo bat eskatzen duela azpimarratu dute, finantza botereak mehatxatuak dituen gizarte mugimendu guztiak kontuan hartu behar dituena.