Zortzi greba egun gehiago arreta zerbitzuko Konecta enpresan

2011/05/09
ELA eta LAB sindikatuek beste zortzi greba egun deitu dituzte maiatzerako IberdrolakoKonecta BTO arreta zerbitzuan, kaleratzeen aurka eta subrogazioa eskatzeko. Sindikatuon iritziz egoeraren arduradun nagusia Iberdrola da, zerbitzua subkontratatzen duena eta lan kondizio prekarioak ezartzen dituena.

Konecta BTO ko langileak urte bat baino gehiago daramatzate borrokan, eta subrogazioaren eta lanpostuen defentsan 26 egun greba egin dituzte aurten. Konecta BTO Iberdrolaren bezeroen arretaz arduratzen da, eta kaleratutako hamazazpi langileak berriro kontratatzeko eskatzen diote enpresari.

Greba egunak maitzaren 11, 12 de  16, 17 y 19 23, 26 eta 27 izango dira.