Vulcanizados Zuloaga

Zortzi langile kaleratu dituzte ERTEa baliogabetzen duen epaiaren ondoren

2023/09/18
Kaleratuak ELAko afiliatuak dira eta urte eta erdiz greban egondakoak. ELAk exijitzen du kaleratutako guztiak berriro lanpostura itzultzea.

Bilboko Lan Arloko epaitegiak baliogabetu egin du Vulcanizados Zuloaga (Zaratamo) enpresak apirilean aurkeztutako aldi baterako lan erregulazioko espedientea, eta adierazi du enpresak askatasun sindikalerako eskubidea, grebarako eskubidea eta negoziazio kolektiborako eskubidea urratu zituela. Bada, epaia eman eta ordu gutxira, Vulcanizados Zuloagak zortzi kaleratze gutun bidali ditu, arrazoi 'objektiboak' argudiatuz, itxuraz.

Enpresak zortzi langile kaleratu ditu, guztiak ELAko afiliatuak, eta martxoan akordio batekin amaitu zen greba egindakoak. Grebarekin bat egin ez zuen langilerik ez da kaleratu.

ELAren ustez, sindikatuaren aurkako beste jarrera baten aurrean gaude. ELAk exijitzen du kaleratu guztiak berehala itzul daitezela lanpostuetara, eta horretarako bitarteko egokienak jarriko ditu martxan sindikatuak.