ASPACE BIZKAIA

Zortzigarren greba eguna lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenren alde

2023/11/15
Langileak berriro mobilizatuko dira bihar, epaitegiak enpresaren eskaera baztertu eta ELAk deitutako greben legezkotasuna berretsi ostean.

Bihar, azaroak 16, Aspace Bizkaia enpresako langileek kotiloi bat antolatu dute enpresaren egoitzaren aurrean, Bilbon. Arrazoia da urteak etorri eta urteak joan, hitzarmenik gabe jarraitzen dutela, 2019tik hain zuzen ere. Greba egun bakoitzeko mahats bat jango dute, 8 biharkoarekin. Gainera, pankarta zuri bat jarriko dute, eta, bertan, langileek hitzarmenaren negoziazioan dituzten nahiak eta aldarrikapenak idatziko dituzte.
Langileak mobilizatzen eta grebak egiten jarraitzen duen bitartean, enpresak, lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat negoziatu beharrean, ELAk deitutako greba egun guztien aurkako helegiteak jarri ditu.

Baina epaitegiak Aspace Bizkaiaren demanda errefusatu berri du, eta berretsi du legezkoak direla ELAk uztailaren 4an eta 5ean, irailaren 28an eta urriaren 5ean deitutako grebak.
Aspace Bizkaiak helegiteak aurkeztu ditu ELA sindikatuak 2023ko martxotik urrira deitutako greba guztien aurka. Izan ere, 2024ko hasieran beste epaiketa batzuk daude ebazteke.
Hilabete hauetan guztietan, enpresak langileak beldurtu nahi izan ditu epaitegian, langileek grebekin bat ez egiteko helburuarekin.
Baina epaitegiaren epaia argia da, eta langileei animo gehiago ematen die biharko grebara ateratzeko.