Zumaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuaren langileek lehen enpresa-hitzarmena lortu dute

2021/10/04
Hiru urteko negoziazioen ondoren, ELAk eta Eulen Soziosanitarioak Zumaiako etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren enpresako lehen hitzarmena sinatu dute. Sindikatuaren iritziz, garaipen handia da kolektibo osoarentzat, sektoreko erreferentziazko hitzarmen bihurtuko baita Gipuzkoan, 2023rako 1556 euroko oinarrizko soldatarekin. Hitzarmenak 2023ra arteko indarraldia izango du (2021-2023), eta KPIaren gaineko soldata-igoerak barne hartzen ditu, gutxienez % 9ko gehikuntzarekin hiru urtean.

Honez gain, gutxieneko lanaldia arautzeko eta kontratazioa hobetzeko neurriak ere ezartzen ditu hitzarmenak, baita etxe batetik bestera joateko bidaien hilabeteroko konpentsazio ekonomikoa ere.

Eulen sociosanitarios enpresarekin sinatu da hitzarmena, 2014tik zeuden langileak lan baldintzak hobetu gabe eta oso urrats garrantzitsua eman da sektore honetan hain zabalduta dagoen prekarietatea ezabatzeko bidean.

Zumaiako etxez etxeko laguntza 27 emakumek osatzen dute eta lorpen hau ez litzateke posible izango langileen horien guztien antolakuntza eta borrokarik gabe. Langileek azken hilabeteotan eginiko mobilizazio dinamikek Udalak eta enpresak behin betiko urratsak ematea ahalbidetu du. Beste behin ere, argi geratu da mobilizazioak eta langileen borrokak bere fruituak ematen dituela.
Azkenik, ELAk Zumaiako gizarte-eragile eta herritar guztiei eskerrak eman dizkie arrakastaz amaitutako borroka honetan laguntzeagatik.